ADM 0070 - ETE-NTZAKO KONTABILITATEA (80 ORDU)


EGUTEGIA

:

 Interesatuak deitu 943 880 062 ra (Eli Insaustigatik galdetu)  

ORDUTEGIA

:

  18:30-21:00   [Al-As-Az-Og]

MATRIKULA

:

  0 €

IKASLE KOPURUA

:

  12
     

Interesatuak deitu 943 880 062 ra (Eli Insaustigatik galdetu)

 
     
   

IKASTAROEN HELBURUA:

1-Kontabilitateko erregistroetan garrantzitsuak diren eta enpresa-jardueratik eratortzen diren merkataritzako ohiko agiri-frogagiriak interpretatzea, eta haietan dagoen informazioa ezagutzea.

2-Eragiketa ekonomikoak kontabilitatean erregistratzea kontu-sail bikoitzeko kontabilitate metodoa, haren tresnak eta faseak aplikatuz, indarra duten kontabilitate arauei jarraikiz.

3-BEZaren eta inbertsio ondasunen liburu osagarriak betetzea, zergaren araudia aplikatuz, eta haien likidazioa egitea.

4-Kontabilitateko aplikazio informatikoak erabiltzea, transakzio ekonomikoak erregistratzeko behar diren eragiketak erregistratzeko.

 

NORI ZUZENDUA:

Administrazio alorrean ezagupenak dituzten langileei.

IKASTAROEN EGITARAUA:

1- Enpresaren Ondarea

-Ondarearen kontabilitate kontzeptua.
- Inbentarioa eta ondare-masak
- Ondare-masen sailkapena.
- Ondare-oreka.
- Egoera-balantzearen egitura.
- Inbentarioaren eta egoera-balantzearen arteko desberdintasunak.

 

2. Kontabilitateko plan orokorra

- KPOaren esparru kontzeptuala.
- Taldeak.
- Aktibo-pasiboko kontuak.
- Gastu eta diru-sarreren kontuak.
- Azpikontuak.
- Kargua eta ordainketa.
- Oinarrizko kontzeptuak: sarrera-kobrantza; gastu-ordainketa.

"3. Enpresa-jardueraren kontabilitate-erregistroak
- Kontabilitate-erregistroaren metodoa: partida bikoitza.
- Baturak eta saldoak egiaztatzeko balantzea. Egitura.
- Galdu-irabazien kontua. Egitura.
- Amortizazioa: amortizazio lineala.

4. BEZaren Kontabilitatea liburu osagarrietan
- BEZaren kontabilizazioa.
- Zergaren likidazioa.
- Aitorpen-likidaziorako epeak.

5. Kontabilitateko aplikazio informatikoak
- Transakzio ekonomikoak erregistratzeko behar diren eragiketak kontabilizatzea programa informatiko baten bidez.
- Oinarrizko kontabilitate-ziklo oso bat egitea: kontabilitatea itxi eta irekitzea.

OHARRAK