END 0060 - ULTRASOINUEN PHASED ARRAY TEKNIKA (80 ORDU)


EGUTEGIA

:

 Interesatuak deitu 943 880 062 ra (Eli Insaustigatik galdetu)  

ORDUTEGIA

:

    []

MATRIKULA

:

  1680 €

Enplegu formazioko Hiruko Fundazioaren bidez, Gizarte Segurantzan hobaria jaso dezakeen ikastaroa.

IKASLE KOPURUA

:

  8
     

Interesatuak deitu 943 880 062 ra (Eli Insaustigatik galdetu)

 
     
   

IKASTAROEN HELBURUA:

  • PHASED ARRAY teknikaren printzipio teoriko eta aplikazioak ezagutzea.
  • Soldadurak PHASED ARRAY bidez kontrolatzeko konfigurazio egokia aukeratzea.
  • Ultrasoinu ekipoa konfiguratu eta kalibratzea.
  • Soldadurak PHASED ARRAY teknikaren bidez kontrolatzea.
  • PHASED ARRAY datuak analizatu eta interpretatzea.
  • Soldaduren inspekzioa egiteko instrukzio teknikoak idaztea.

NORI ZUZENDUA:

Ultrasoinuetako PHASED ARRAY1 teknikari buruz ezagutza zabaldu nahi duten inspektore eta teknikoei zuzendua.

1) Phased Array: ultrasoinuetako “pulso-oihartzun” teknikaren sistema aurreratua da, miniaturizatutako transduktore anizkoitzez osatua dago eta eskaneatze elektroniko bidez izpi sorta ultrasonikoen angelu eta fokuratze desberdinak lortzen ditu, inspekzio denbora murriztuz eta emaitzen datuen erregistro iraunkorra ahalbideratuz.

IKASTAROEN EGITARAUA:

  • Phased Array inspekzio teknikaren printzipio orokorrak.
  • Phased Array teknikaren terminologia.
  • Seinaleen digitalizazioaren kontzeptuak.
  • Transduktore anizkoitzen fabrikazioa eta funtzionamendua.
  • Phased Array inspekziorako ekipamendua.
  • Phased Array ekipoen konfigurazioa eta kalibrazioa.
  • Inspekziorako parametroak eta eskaneatze planak.
  • Datuen analisirako softwarea.
  • Akatsen edo inperfekzioen dimentsionatzea.
  • Arautegi aplikagarria.

OHARRAK